63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Bide publikoaren mugaketa administratiborako espedientea

Zangozako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

Zangozako alkateak 8/2021 Ebazpena eman du 2021eko otsailaren 4an, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2016ko azaroaren 9ko 2881 Ebazpena betearazteko. Haren bidez erabaki du hasiera ematea espediente bati, xede duena mugaketa administratiboa egitea Zangozan indarrean dagoen katastroko 9. poligonoko 31. eta 32. lurzatien eta 34. eta 35. lurzatien artean dagoen bide publikoan.

Udaleko idazkariak legezkotasun txostena eman du, aipatu bidearen mugaketa tramitatzeko; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 239-bis eta 322. artikuluetan xedatutakoa bete beharrez.

Espedientean erregistroko datuak sartu dira, mugaketa eremuan ukitzen diren finkei eta eremu horretan bide publikoaren mugakide direnei dagozkienak.

José Antonio Echarri nekazaritzako ingeniariak memoria-txosten teknikoa egin du. Hartan ondorioztatu du ziurtatuta geratu dela bidea egon badela eta haren mugak aldatu egin direla. Orobat, mugaketa egin ahal izateko UTM ETRS-89 koordenatuak finkatu ditu txostenean.

Horrenbestez, honako hau erabaki da aho batez:

1. Espedienteari hasiera ematea mugaketa administratiboa egiteko Zangozan indarrean dagoen katastroko 9. poligonoko 31. eta 32. lurzatien eta 34. eta 35. lurzatien artean dagoen bide publikoan, oinarri hartuta José Antonio Echarri nekazaritzako ingeniariak egindako memoria-txosten teknikoa.

2. 2021eko maiatzaren 28an, 10:00etan, eginen da mugaketa eta hasiko dira neurketak. Mugaketari buruzko memoria-txostena prestatu duen teknikariak hartuko du parte bertan. Mugaketa eginen da mugatu behar den eremu publikoan bertan.

3. Erabaki hau jakinarazi eta igortzea María Filomena Leoz Osesi eta Carlos Jimenez Lacastari; ohartarazten zaie egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta dokumentuak aurkezten ahal dituztela Udalean haien eskubideak frogatu eta defendatzeko, mugaketa hasteko eguna baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

4. Erabaki hau eta mugaketa egiteko eguna eta tokia Zangozako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Neurketa egunerako Udalaren ordezkari izendatzea Lucía Echegoyen Ojer alkatea eta Udaleko idazkaria.

6. Erabaki hau Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea, oharra idatz dezan. Halaber, erabaki honen berri emanen zaie Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Herrilurren Atalari.

7. Erabaki honen aurka, mugaketa espedientea hasteko tramite hutsa denez, ez dago errekurtsorik jartzerik, ezertan ukatu gabe interesdunek eskubidea dutela bidezko iruditzen zaizkien alegazioak eta agiriak aurkezteko, erabaki honen 3. apartatuan zehaztutakoari jarraikiz.

Zangozan, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2103441