63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Gazteendako literatur lehiaketa, 2021. urtea. Laburpena

DDBN (Identif.): 551843.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/551843).

Bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten gazteek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da lehiaketaren helburua. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute –gaztelaniaz edo euskaraz idatzita–, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkeztutako lanek ezin izanen dute ez bultzatu ez erreproduzitu jarrera diskriminatzaile, xenofobo edo sexistarik, ezta pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen kontra doazenak ere.

Honako sari-modalitate hauek ezarri dira:

Bai gaztelaniaz eta bai euskaraz, ezarritako modalitateak Poesia eta Narrazio Laburra dira. Bi kategoria ezarri dira bakoitzerako:

14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 zein 18 urtekoak (biak barne).

Iruñean, 2021eko martxoaren 4an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2103774