63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, irisgarritasuna hobetzeko Marcelo Celayeta etorbideko 144. zenbakiaren atzealdean (Errotazar kalea). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 1ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 01-MAR-21 (4/US).

“Ikusirik M.ª Teresa Monente Mozasek, Sanitas Mayors Navarra SLren ordezkari gisa, 2021eko otsailaren 12an aurkeztu duen dokumentu hau: Plan berezia, irisgarritasuna hobetzeko Marcelo Celayeta etorbideko 144. zenbakiaren atzealdean (Errotazar kalea), eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2021eko otsailaren 17ko txostenarekin eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren 2021eko otsailaren 19ko txostenarekin, erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea “Plan berezia, irisgarritasuna hobetzeko Marcelo Celayeta etorbideko 144. zenbakiaren atzealdean (Errotazar kalea)”, Sanitas Mayors Navarra SLk sustatua, eta helburu duena irisgarritasuna hobetzea egungo eraikinaren eta Errotazar kaleko espaloiaren artean dagoen espazio publikoan.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Sanitas Mayors Navarra, SLren ordezkari den M.ª Teresa Monente Mozasi, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuri, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2103454