63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1E/2021 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita irailaren 21eko 8E/2020 Ebazpena, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zuena Nafarroako toki entitateek gazteriaren arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babes ditzaten 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra. DDBN identifikazioa: 524729.

Ikusirik Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalak aurkeztu duen txostena, aldaketaren aldekoa.

Kontuan harturik aldatu nahi den ebazpena, alegia, 8E/2020 Ebazpena, 2020ko irailean eman zela, Nafarroako 2021erako Aurrekontu Orokorrak onetsi baino lehen, eta, orobat, 2021eko aurrekontuko “Toki entitateek gazteentzako programak egiteko dirulaguntzak” izeneko 090002 09120 4609 232103 partidaren zuzkidura ekonomikoa 330.000 eurokoa dela, hau da, aldatu nahi den ebazpenean aurreikusitakoa (320.000 euro) baino handiagoa.

Kontuan harturik dirulaguntza-deialdi honen ebazpena, une honetan, instrukzio fasean dagoela.

Eta kontuan harturik ebazpena aldatuz gero (dirulaguntza-deialdi honetarako zuzkidura 10.000 euro handituta) hobeki beteko direla aurrekontu-partida horretarako lortu nahi diren helburuak, zeinak Nafarroako 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legean jaso baitira.

“Toki entitateek gazteentzako programak egiteko dirulaguntzak” izeneko 090002 09120 4609 232103 partidaren zuzkidura handitzera datozen 10.000 horiek banatzeari dagokionez, proposatzen da modu proportzionalean banatzea dirulaguntza-deialdian ezarri ziren hiru ekintzen artean.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia onesteko irailaren 21ean emandako 8E/2020 Ebazpenaren ebazpen zatiaren 3. puntua, honela idatzita geldituko baita:

“3. Deialdi horri aurre egiteko, 330.000 (hirurehun eta hogeita hamar mila) euroko gastua baimentzea. Dirua partida honi egotziko zaio:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

“Toki entitateek gazteentzako programak egiteko dirulaguntzak” izeneko 090002 09120 4609 232103 (E) partida”

2021

330.000,00

2. 4. oinarria aldatzea (aurrekontuko kredituari buruzkoa), honela idatzita geldituko baita:

“4. Aurrekontuko kreditua.

Deialdi honi aurre egiteko aurrekontua 330.000,00 eurokoa (hirurehun eta hogeita hamar mila euro) da osotara, eta partida honen kargura ordainduko da: Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako “(E) Toki entitateek gazteentzako programak egiteko dirulaguntzak” izeneko 090002-09120-4609-232103 aurrekontuko partida.”

3. Aldatzea Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia onesteko irailaren 21ean emandako 8E/2020 Ebazpenaren I. eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileen 6.6. atala, honela idatzita geldituko baita:

“6.6. Atal honetako behar ekonomikoei aurre egiteko, 30.937,50 euro gordetzen dira, eta diru hori erabat agortzen ez bada, soberakina gazteentzako programak garatzeko atalekora gehituko da. Nolanahi ere, aurrekontuan dagoen kreditua agortuz gero, dagoena hainbanatuko da dirulaguntzaren entitate onuradunen artean, portzentaje berean.”

4. Aldatzea Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia onesteko irailaren 21ean emandako 8E/2020 Ebazpenaren I. eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileen 7.6. atala, honela idatzita geldituko baita:

“7.6. Atal honetako behar ekonomikoei aurre egiteko, 165.000 euro gordetzen dira deialdirako bideratu den guztirako kopurutik, eta diru hori erabat agortzen ez bada, soberakina gazteentzako programak garatzeko atalekora gehituko da. Nolanahi ere, aurrekontuan dagoen kreditua agortuz gero, dagoena hainbanatuko da dirulaguntzaren entitate onuradunen artean, portzentaje berean.”

5. Aldatzea Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia onesteko irailaren 21ean emandako 8E/2020 Ebazpenaren I. eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileen 8.6. atala, honela idatzita geldituko baita:

“8.6. Atal honetako behar ekonomikoei aurre egiteko, 144.062,50 euro gordetzen dira, edo 6. eta 7. oinarriak ebatzi ondoren geldi daitekeen soberakina gehitu ondoren ateratzen den diru kopurua.”

6. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2021eko otsailaren 25ean.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2103235