63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa egituratzailea Udal Planean. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2021eko otsailaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa egituratzailearen proposamena, Ozkarizko 9. poligonoko 400. lurzatian, hiri-lurzoru finkatugabea bizitegitarako handitzeko, José Félix Liberal Artaizek sustatua.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin.

Lizoainen, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2103973