63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa xehatua, UA-21 unitateko Plan Partzialean. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2021eko otsailaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi du UA-21 unitateko Plan Partzialaren aldaketa xehatua, Udalak berak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.4 artikuluan 72. artikuluari dagokionez ezarritako tramitazioarekin (testu bategina uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen).

Larragan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2103286