63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2021erako karga-tasak. Behin betiko onespena

Xabierko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Argitara ematen da 2021eko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,21.

2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,21.

3. Uraren prezio publikoak 2021erako:

–Etxeko erabilerarako hornidura: 0,75 euro/m³ (etxeko erabilera eta merkataritza jarduerarik gabeko etxabeetakoa).

–Industria erabilerarako hornidura: 0,88 euro/m³ (industria edo merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak).

–13/15 mm-ko kontagailua.

• Kuota finkoa, gutxienekoa: 9 euro/hiruhilekoa.

• Kontagailuaren alokairua: 0,7 euro/hiruhileko.

–25 mm-ko kontagailua.

• Kuota finkoa, gutxienekoa: 15 euro/hiruhilekoa.

• Kontagailuaren alokairua: 4 euro/hiruhilekoa.

–40 mm-ko kontagailua.

• Kuota finkoa, gutxienekoa: 23 euro/hiruhilekoa.

• Kontagailuaren alokairua: 6 euro/hiruhilekoa.

–50 mm-ko kontagailua.

• Kuota finkoa, gutxienekoa: 51 euro/hiruhilekoa.

• Kontagailuaren alokairua: 12 euro/hiruhileko.

4. Estolderia eta arazketa: 25 euro/urtea (6,25 euro/hiruhilekoa).

5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala.

6. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5 eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

7. Xabierren indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

8. Erabaki honek indarra hartuko du 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

9. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Xabierren, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2103622