63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Birzatitzeko proiektuaren aldaketa U.E.4 unitatean.
Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2021eko otsailaren 17an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onespena eman dio U.E.4 unitateko birzatitzeko proiektuaren aldaketari, Iñaki Ariztoy Etxepeteleku, Jesús Ariztoy Ochandorena eta M.ª Concepción Echepetelecu Echeverría jaun-andreek sustatua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Iturenen, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2103878