63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Soberako lurzati deklaratzea Bi Ahizpe kaleko 11-B

Aitor Larraza Carrera Jauna, Irurtzungo alkateak,

JAKINARAZTEN DU:

Soberako lurzati deklaratu dela Irurtzungo Bi Ahizpe kaleko 11-B behean dagoen ondare-izaerako higiezina. Eraikinak 20,56 m²-ko azalera eraikia eta 18,38 m²-ko azalera erabilgarria ditu, eta mugakide hauek dauzka: iparraldean, banandu zen finka; hegoaldean, 3. atariko beheko solairua eta eraikinaren ataria; ekialdean, Donostiako errepidearen gainean estalitako atariak; eta, mendebaldean, lehenengo solairuaren mailan dagoen kanpoko fatxada.

Espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazitako epean aztertu ahal izateko eta egokitzat jotzen diren alegazioak edo iradokizunak egin ahal izateko.

Irurtzunen, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2103274