63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, dirulaguntza eman dadin jarduerak egin
daitezen kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun,
euskara eta gazteria arloetan. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/552152). DDBN (Identifikazioa): 552152.

Alkatetzaren otsailaren 15eko 71/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi egin dira deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak, dirulaguntza eman dadin jarduerak egin daitezen 2021ean kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan.

Lehena.–Egoitza soziala Oltza Zendean duten talde eta/edo elkarteak, irabazi-asmorik gabeak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: oinarri hauen xedea da Oltza Zendeako talde eta elkarteei laguntza ematea, jarduerak egin ditzaten kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan 2021ean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/.

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 5.000,00 euro da.

Kultur jardueretarako, guztira: 3.000,00 euro.

Kirol jardueretarako, guztira: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: hilabete, kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan 2021ean jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publiko honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Ororbian, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2103962