63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

1. poligonoko 14. partzelako xehetasun
azterlana hasiera batez onestea

Berako Udaleko Alkateak, otsailaren 26an emandako 46/2021 Ebazpenaren bitartez, María Pilar Arburua Mihurak sustatutako 1. poligonoko 14. partzelako –Zalain auzoa 23– xehetasun azterlana hasiera batez onetsi zuen.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina), espedientea jendeaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2103751