63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa Igoako UA-3 unitatea urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2019eko irailaren 4an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Basaburuko Udal Planeko lurzoru urbanizagarriko UA-3 exekuzio unitatea (Igoako Kontzejukoa) urbanizatzeko proiektuan.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedaturikoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Basaburuan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2103355