63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena.
Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2020ko ekainaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Artatzako 9. poligonoko 722. lurzatian dagoen UE-4-R-Artatza exekuzio unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmena, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zudairin, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2103465