63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, bi udaltzain lanpostu
oposizio bidez betetzeko deialdian

Alkatetzaren 2021eko martxoaren 8ko 506/2021 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak zuzentzeko erabaki hau hartu zen:

“Alkatetzaren otsailaren 8ko 297/2021 Ebazpenaren bidez, bi udaltzain lanpostu betetzeko deialdia onetsi zen, Tuterako Udaltzaingoan jarduteko. Deialdia eta haren oinarriak 2020ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 26an.

Deialdian parte hartzeko eskabidera sartzeko estekan (4.1.1 oinarria) akats bat dagoela ikusi da, oposizio batean parte hartzeko eskabidera eraman beharrean oposizio-lehiaketa batean parte hartzekora darama-eta. Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan akatsak zuzentzeari buruz xedatutakoari jarraikiz, esteka zuzendu beharra dago. Hauxe da zuzena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/PNA/020_PNA_solicitud_oposic_C.pdf

Bestalde, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, ikusi da komeni dela aipatutako deialdian parte hartzeko epea zabaltzea.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1.–Zuzentzea Tuterako Udaltzaingoan jarduteko bi udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidera daraman esteka.

2.–Aipatutako deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zabaltzea hasieran ezarritako epetik ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denera arte igarotzen diren egun naturaletan. Epe berria ohiko euskarrietan ere jakinaraziko da (iragarki-taula eta Udalaren web-orria).

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tuteran, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2104001