63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko APTE-anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE-anatomia patologikoko teknikari espezialisten 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 18koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2020ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 9an emandako 2892/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren APTE-anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11koan.

Gero, igoera txandako izangai bati, Olivia Zabalza De Esteban andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik beretik, EZLT-erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanpostu batean lanean segitu ahal izateko.

Probak igoera txandatik gainditu dituztenen zerrendan izangai gehiagorik ez dagoenez, bidezkoa da lanpostua betetzea txanda irekitik prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, betiere horretarako eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE-anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten 4 lanpostu betetzeko izendapen proposamena izangai honekin osatzea:

PASTOR GOMEZ, ANUSKA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2103702