60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Oihan enkantea ehuneko 10 merkeago

Zubietako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lote baten aprobetxamendua esleitzeko. Azkarateako alderdian dago lotea eta hauek dira haren ezaugarriak:

–Lote bakarra:

2. lotea: 355 haritz amerikar (Q. rubra), 400,4 metro kubiko enbor txiki/egur egiten dutenak, eta 82 laritz (L. kaempferi) eta izei (P.meziesii), 10.958,22 euro balio dutenak, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egun horretako hamabiak arte.

Jarraian irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Zubietan, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2103628