60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Zizur Nagusiko Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak, aparteko kredituaren eta kreditu-gehigarriaren bidezkoak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2103306