60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Untzueko Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2019ko uztailaren 2ko osoko bilkura berezian hartutako erabakia Udalbatzako kideen ordainsariei buruz, zeina argitaratu baitzen 2019ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an. Aldaketak hauxe dio:

“Lehena.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat honako kontzeptu hauengatik:

–Zinegotzi bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu urtean dedikazioagatik eta Udaletxean (osoko bilkurak) edo handik kanpo egiten diren bileretara (udala kide den kide anitzetako organoak) joateagatik.

–Zinegotziren bat ez bada joaten Udalaren ohiko osoko bilkuretara edo bilkura berezietara, 200 euro kenduko zaizkio lehenago aipatutako zenbateko horretatik.

–Alkateak zera jaso du: toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsetik udalkideen ordainsarien kontzeptuan esleitzen zaionari aipatutako zenbatekoak kenduta geratzen den diru kopurua.

Bigarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.–Diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, bat etorriz toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsak zer zenbateko izanen duen eta nola banatuko den ezartzen duen arauan xedatutakoarekin.”

Untzuen, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2103397