60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

1/2021 aurrekontu-aldaketa, aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko otsailaren 25an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2021 aldaketa 2021eko udal aurrekontuan, aurrekontua betearazteko oinarriak aldatzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2103403