60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2021ko otsailaren 25an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2021 aldaketa 2021eko udal aurrekontuan, aparteko kreditu bat eta kreditu-transferentziak onesteko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko otsailaren 25an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2103402