60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikazioa.
Hasierako onespena

Tafallako Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Jesús María Arrizubieta Astizek.

“ADITZERA EMATEN DU:

Ikusirik badirela eman gabeko loteak eta 1. eskuko erreserbakoak, bidezko da lote horiek adjudikatzea 6 urterako (3 ereintza), eta soberakoak, berriz, 2 urterako (ereintza bat); hortaz, eta bat etorriz ezarritakoarekin Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan, 15 eguneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra), delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jasorik.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.”

Tafallan, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2103199