60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, beraz, argitara ematen. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

Aurrekontu-aplikazioa: 1 2110 16000. Enpresa-kuota Gizarte Segurantzako araubide orokorrerako: 5.000,00 euro.

Aurrekontu-aplikazioa: 1 2110 16009. Funtzionarioen montepioa: derrama 22.900,00 euro.

Finantzaketa:

Aurrekontu-aplikazioa: 1 4511001. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza, askotariko lanak egiteko kontratazioetarako: 5.000,00 euro.

Aurrekontu-aplikazioa: 1 4508001. Laguntza montepioa finantzatzeko: 22.900,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, onespen honen kontra, errekurtso hauek paratzen ahal direla:

1.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki honen biharamunetik hasita.

Santakaran, 2021eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2103621