60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2021 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-transferentzia da, gastu-arlo desberdinetako aurrekontu-aplikazioen artekoa, langileriari buruzko kredituak ukitzen ez dituztenak.

Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Ribaforadan, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2103211