60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Ordenantza fiskala, bide publikoko eta herri-lurretako
lurzoruan/lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak
egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin osoko bilkura ohikoan, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskala, bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan/lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olaztin, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2103775