60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2021eko aurrekontua betearazteko 9. oinarria. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldaketa egiteko Noain Elortzibarko 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko 9. oinarrian.

Erabaki hori 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik eta/edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen haren testua:

9. OINARRIA: KREDITU ALDAKETAK

1. Kontsignaziorik ez duen edo lotura juridikoaren maila gainditzen duen gastu bat egin behar denean, aurrekontua aldatzeko dagokion espedientea izapidetuko da, legezko preskripzioei eta oinarri hauetan araututako berezitasunei jarraikiz.

2. Aurrekontuan egin nahi den aldaketa orok eskatzen du hura justifikatzeko proposamen arrazoitua. Proposamen horretan, orobat, baloratu beharko da aldaketak izan dezakeen eragina hura onartzeko unean ezarrita dauden helburuak lortzeko.

3. Kontu-hartzaileak txostena egingo du aldez aurretik aldaketa espedienteei buruz, eta espedienteok tramitatuko dira oinarri hauetan eta indarrean dagoen legedian ezarritakoari jarraikiz.

4. Osoko bilkurak onetsitako aldaketak ez dira exekutatutako harik eta bete arte behin betiko onespenaren ondoren datorren publizitate tramitea. Salbuespena da kredituak sortzea diru-sarreren bidez.

Zehazki, hau izango da tramitea:

Kreditu horiek emateko osoko bilkurak hartutako hasierako erabakia jendaurrean jarriko da Korporazioko iragarki-taulan hamabost egun naturaleko epean, bizilagunek edo interesdunek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, eta erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespen erabakia behin betikoa dela ulertuko da, eta jendaurrean egoteko epea iraganik hartuko du indarra.

Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, osoko bilkurak berariaz erabaki beharko du erreklamazio edo alegazio horien ebazpenaz eta proposatutako aldaketaren behin betiko onespenaz, zeinak indarra hartuko baitu behin betiko testua toki erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.

5. Osoko bilkura ez den beste organo batek onetsitako kreditu aldaketak onesteko erabakia hartzen denetik izango dira exekutiboak.

Noain Elortzibarren, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2103468