60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Irunberriko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herri-lurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, laborantza-lurren zein herri-bazkalekuen aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten, Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.

Irunberrin, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2103911