60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jaurrietako Udalak, 2021eko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2020ko aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jaurrietan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Nekane Moso Elizari.

Iragarkiaren kodea: L2103385