60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko Onarpena

Goizuetako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egindako Udal bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 10. artikulua.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2020ko abenduaren 24ko 298 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.

2021eko otsailaren 9an amaitu den jendaurreko erakustaldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onartutzat ulertzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235. artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako ordenatzaren testua osoa honakoa da.

UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

10. artikulua. Zergapeko egintza Goizuetako udal hilerrian ondoko zerbitzuak egitea da.

a) Lurrean ehorztea.

b) Errautsak edo hondarrak kolunbarioan.

c) Errautsak edo hondarrak lurrean.

Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifak

Lurrean ehorztea:

Goizuetan erroldatuak: 424 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

Goizuetan ez erroldatuak: 530 euro.

Errautsak edo gorpuzkiak konlunbarioetan sartzea:

Goizuetan erroldatuak: 184 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

Goizuetan ez erroldatuak: 230 euro.

Errautsak edo gorpuzkiak lurperatzea:

Goizuetan erroldatuak: 232 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

Goizuetan ez erroldatuak: 290 euro.

Goizuetan, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2103498