60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aldaketa, Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren tarifen aldaketa.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2020ko abenduaren 24ko 298 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.

2021eko otsailaren 9an amaitu den jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jotzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak agintzen duena jarraituz, behin betikoz onetsitako testu osoa honako hau da.

UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN TARIFAK

Ura

Urteko prezioa, etxeko tarifa: 55 euro.

Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 110 euro.

Goizuetan, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2103497