60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2021eko otsailaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra betearazteko oinarrien aldaketa.

Oinarrien aldaketa hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, auzotarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa behin betiko onetsiko da.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2021eko otsailaren 19an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2103796