60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduan (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) xedatua bete dadin, aditzera ematen da jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direla uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Ikusirik jarduera sartzen dela Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4.D eranskinean deskribatutakoen barruan, eskabidearekin batera aurkeztu da proiektu teknikoa, zeinak garatzen baititu arau honetan deskribatutako alderdiak: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 66.2 artikulua.

–Sustatzailea: MEJANA ORFEI, SL

Jarduera: jatetxea.

–Kokapena: 12. poligonoko 111. lurzatia, Orikainen (Ezkabarteko udal mugartea).

Ezkabarten, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2103206