60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 2/2021 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko 2021. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Eta hori guztia argitara ematen da, bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Ezkabarten, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2103175