60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 1/2021 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko 2021. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Ezkabarten, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2103174