60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 1. aldaketa, kreditu gehikuntza dakarrena aurrekontuko hiru partidatan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2103873