60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (2021. urtea). Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2021erako koefizienteak aldatzea eta zerga-tasak mantentzea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Erabaki hori 2021eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da ordenantzaren aldaketa, eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan.

Onetsitako aldaketa:

1.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, jarraian ageri diren koefizienteak onestea eta karga-tasa hauek mantentzea 2021erako, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera. Erabakiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta orduantxe hartuko du indarra:

TARIFEN ERANSKINA

BALIO-GEHIKUNTZA ZENBAT URTETAN GERTATU DEN

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urtebete eta hortik behera

0,06

%18

2 urte

0,09

%18

3 urte

0,10

%18

4 urte

0,12

%18

5 urte

0,15

%18

6 urte

0,14

%18

7 urte

0,13

%18

8-9-10-11-12-13-14-15-16 urte

0,06

%25

17 urte

0,13

%18

18 urte

0,14

%18

19 urte

0,40

%18

20 urte edo hortik gora

0,45

%18

Aplikatzekoak diren legezko mugak ukatu gabe.

Burlatan, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2103606