60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, Tokiko jabetza publikoa diren lurzorua, hegala eta lur azpiaren aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 17. ordenantza fiskala, tokiko jabetza publikoa diren lurzorua, hegala eta lur azpiaren aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituzten ordenantza hasiera batez aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2103219