60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an, 2020ko aurrekontuan 5. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

5-2020 AURREKONTU-ALDAKETA

DIRUZAINTZAKO GERAKINA

GASTUA

Partida

Kontzeptua

Hasierako zenbatekoa

Behin betiko zenbatekoa

1650.62300

Energiari buruzko auditoretza

0

3.700

DIRU-SARRERA

Partida

Kontzeptua

Kentzen den zenbatekoa

Diruzaintz. gerak. gastu orokor. (geratzen dena)

930005301

Diruzaintzako gerakina

3.700

264.230,01

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berbintzanan, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2103470