60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2021eko otsailaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Bakaikuko Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza behin betikoz onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakaikun, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2103185