60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2020ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Erabaki hori 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aiegin, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea ekartzen dute udal jarduerek, alderdi batek eskaturik udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak izapidetzen dituztenean; esaterako, honako hauek:

1) Planoen kopiak.

2) Fotokopiak.

3) Euskarri digitaleko kopiak.

4) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

5) Ziurtagiriak.

6) Agiriak konpultsatzea.

7) Ahalordeak askiestea.

8) Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.

9) Lanpostuak betetzeko deialdiak izapidetzea.

10) Txostenak ematea.

11) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

12) Oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetze-espedienteak izapidetzea.

13) Prentsan argitaratzea interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak.

14) Frogagiriak egitea.

15) Baimenak.

Ordaindu beharra.

3. artikulua.

3.1. Ordaindu beharra sortzen da, norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumenekoa den edo izan behar duen edozein agiri egin dezala eskatze hutsarekin.

3.2. Baliabide ekonomiko gutxi dutenak edo halakoen faltan daudenak, Aiegiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bidez laguntza hartzen ari badira, salbuetsirik egonen dira tasa hauek ordaintzetik: 2.1) Planoen kopiak; 2.2) Fotokopiak; 2.3) Euskarri digitaleko kopiak; 2.5) Ziurtagiriak; eta 2.6) Agiriak konpultsatzea.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten agiriak edo haien eskumenekoak diren agiriak eskatzen edo sorrarazten dituzten pertsona natural edo juridikoak, edo halako agirien onura jasotzen dutenak.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

Tasa.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

7. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

8. artikulua. Udaleko Diruzaintzak bilduko ditu tasak.

9. artikulua.

9.1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean, eta udal bulegoetan ez da hartuko ez izapidetuko ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk baldin aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

9.2. Orobat, ez da emanen udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk baldin agiria ematen duen funtzionarioak ez badu zeregin hori bete.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

10. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta komunikazioen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek zenbatuko dituzte ematen dituzten agiri zigiludun guztiak, eta egunero eginen dituzte diru-sarrerak Udal Diruzaintzan, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak.

11. artikulua. Iruzurraren erantzule izanen dira udal administrazioaren agiri eta komunikazioen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak. Iruzurra zigortuko da indarreko xedapenetan ezarritako eran.

XEDAPENA

Bakarra.–Indarrik gabe gelditzen da gai honi buruzko orain arteko ordenantza, bai eta ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan ezartzen ez den orotan, aplikatuko da xedaturik dagoena ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak.

1.1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan daudenak.

–Udalaren bitartekoekin eginak. Dagokion fotokopiarako ezarritakoa.

–Udalez kanpoko saltokietan eginak. Zerbitzuaren kostua gehi %10.

1.2.–Agirien fotokopia bakoitzeko:

–DIN A4:

• Zuri-beltzean: 0,10 euro.

• Koloretan: 0,30 euro.

–DIN A3:

• Zuri-beltzean: 0,20 euro.

• Koloretan: 0,50 euro.

1.3.–CDko kopia bakoitzeko: 10,00 euro.

1.4.–Arkatz elektroniko partikularrean egindako kopia bakoitzeko: 5,00 euro.

2. epigrafea.–10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea udal artxiboetan.

–Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea, erregistro elektronikoan identifikatuta badaude: 10,00 euro.

–Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea, erregistro elektronikoan identifikatuta ez badaude: 10,00 euro.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1.–Ziurtagiriak:

–Tasa sortuko dute biztanle erroldaren, katastroaren, tributuen eta izatezko bikoteen erregistro informatizatuen datuetan oinarrituz automatikoki egiten diren ziurtagiriek: 1,00 euro.

–Izapidetutako espedienteetako informazioari buruzko ziurtagiri arruntak: 1,00 euro.

3.2.–Konpultsak izapidetzea, agirien fotokopiak barne, unitate/orrialde bakoitzeko.

–Izapidetu baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute: 0,50 euro.

–Langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan, ez da inolako kopururik kobratuko Udalak eskatzen duen dokumentazioa konpultsatzeagatik.

4. epigrafea.–Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak izapidetzea.

–Aparkalekuen eta armen erregistroa izapidetzea: 3,00 euro.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa izapidetzea: 40,00 euro.

–Minusbaliotasuna dutenentzako aparkatzeko txartela izapidetzea: 2,00 euro.

5. epigrafea.–Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

–Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

6. epigrafea.–Frogagiriak egitea irekitzeko lizentzien gainean eta jarduera sailkatu gabeen lehen erabilerako lizentzien gainean.

–Frogagiria egitea haren kostua sarturik ez dagoenean emandako lizentziaren barnean edo titulartasuna aldatzen denean: 10,00 euro.

7. epigrafea.–Hirigintzako izapideak.

–Udal Planeko aldaketak izapidetzea, plan partzial edo bereziak idaztea: 800,00 euro.

–Plan partzial edo berezietako aldaketak izapidetzea: 400,00 euro.

–Xehetasun-azterketak eta hiri-jarduketarako plan bereziak izapidetzea: 400,00 euro.

–Lerrokadura azterketak, unitate mugaketak eta erabilera aldaketak izapidetzea: 150,00 euro.

–Kudeaketako figurak izapidetzea (birpartzelazioak, batzordearen estatutuak): 400,00 euro.

–Hirigintzako kontsultak izapidetzea. Idatzizko txostenak: 100,00 euro.

–Ikuskapenak eta errekerimenduak: 100,00 euro.

–Urbanizazio proiektuak. Tasak likidatuko dira proiektuaren zenbatekoaren arabera, eta aplikatuko da %0,70eko karga-tasa, gutxienez ere 300,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2103190