60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRE

Enkantea, Gizarte Etxeko tabernaren kudeaketa adjudikatzeko

Arreko Kontzejuak, 2021eko otsailaren 15ean egindako udalbatzan Gizarte Etxeko tabernaren kudeaketa enkante publikoan ateratzea aho batez onartu zuen.

Alokatze denboraldia 4 urtetarako izango da, baina epea luzatzen ahalko da Kontzejuak horrela onesten badu. Eskaintzak martxoaren 15etik apirilaren 1a arte aurkez daitezke Arreko kontzejuko helbidean: San Roman Plaza 4, 31194, Arre (Ezkabarte).

Enkantean parte hartzeko oinarriak Nafarroako kontratazio portalean aurki daitezke.

Arren, 2021eko martxoaren 1ean.–Presidentea, Juan María Ulazia Martiarena.

Iragarkiaren kodea: L2104015