60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

1-11/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko 1etik 11ra bitarteko aurrekontu-aldaketak.

Erabaki hori 2021eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik eta/edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hauek aurkaratzen ahal direla honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Arbizuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

AURREKONTU-ALDAKETAK

01/2020 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria. Hipoteka-maileguaren amortizazioa: Arbizuko
0-3 urte bitartekoendako Kattuka Haur Eskola eraikitzea
eta Kale Nagusiko obra.

Aldatu beharreko gastuak:

–0110 9130005 partida, 27.351,00 euroko zenbatekoa.

–0110 9130006 partida, 11.700,00 euroko zenbatekoa.

Finantzaketa:

–7503011 partida, 27.351,00 euroko zenbatekoa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren transferentzia, Arbizuko 0-3 urte bitartekoendako ikastetxea eraikitzeko egindako zorra ordaintzeko.

–87000 partida, Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

02/2020 ESPEDIENTEA

Kreditu tranferentzia Lakuntzako Udalarendako

Aldatu beharreko gastuak:

–3231-4622001 partida, 10.239 euroko zenbatekoa Lakuntzako Udalaren alde, Arbizuko 0-3 urte bitartekoendako Kattuka Haur Eskolaren mantentze-lanetako gastuen %50 ordaintzeagatik (Arbizuko Udaleko Alkatetzaren 36/2020 Ebazpena).

Finantzaketa:

–4500003 partida, 10.239,75 euroko zenbatekoa, tranferentzia tokiko funtsetara, 35.332,67 euroko zenbatekoa, Transferentzia arrunten aparteko funtsa, COVID-19ak udal aurrekontuetan izan duen inpaktua apaltzeko. Uztailaren 1eko 13/2020 Foru Legea, aparteko funtsa eman, arautu eta banatzeari buruzkoa.

03/2020 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua, “Kale Nagusiko obraren beste gastuak” partidarako

Aldatu beharreko gastuak:

–1-1533-6190010 partida, 22.700,00 euroko zenbatekoa, “Kale Nagusiko obraren beste gastuak”

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 22.700,00 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

04/2020 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria “Berdintasuna” partidarako

Aldatu beharreko gastuak:

–1-2391-22609 partida, 1.800,00 euroko zenbatekoa, “Berdintasuna”.

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 1.800,00 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

05/2020 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria hona:
“Gestiona zerbitzu informatikoa eta azterlan eta lan teknikoak”

Aldatu beharreko gastuak:

–9200-22203 partida, 4.000,00 euroko zenbatekoa, “Gestiona zerbitzu informatikoa”.

–9200-2270602 partida, 5.691,24 euroko zenbatekoa, “Azterlan eta lan teknikoak”.

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 9.691,24 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

06/2020 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua “Zaporeak” partidara

Aldatu beharreko gastuak:

–9200-4890002 partida, 1.500,00 euroko zenbatekoa, “Zaporeak”.

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 1.500,00 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

07/2020 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua hona: “Altzariak aulkiak-ordenagailua”

Aldatu beharreko gastuak:

–920062500 partida, 1.525,00 euroko zenbatekoa, “Aulkiak”.

–920062600 partida, 750,00 euroko zenbatekoa, “Ordenagailua administraria”.

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 2.275,00 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

08/2020 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua “Helduendako parkea” partidara

Aldatu beharreko gastuak:

–2399-6090002 partida, 17.100,00 euro zenbatekoa, “Helduendako parkea”.

Finantzaketa:

–7505001 partida, 16.518,00 euroko zenbatekoa, “Erabaki librekoa, despopulazioari aurre egiteko”.

–1-87000 partida, 482,00 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

09/2020 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua “Ontzi garbigailua” partidara

Aldatu beharreko gastuak:

–3231-62500 partida, 2.360,00 euro zenbatekoa, “Ontzi garbigailua”.

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 2.360,00 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

10/2020 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua hona:
“Ofizial administrariaren eta garbiketako langilearen soldatak”

Aldatu beharreko gastuak:

–9200-1310005 partida, 17.061.17,00 euroko zenbatekoa, “Garbiketarako langilearen soldata”.

–9200-1310007 partida, 7.469,00 euro zenbatekoa, “Langabetu soldata”.

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 21.934 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

11/2020 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua “Auzolanen asegurua” partidara

Aldatu beharreko gastuak:

–1510-16205 partida, 303,82 euroko zenbatekoa, “Auzolanen asegurua”.

Finantzaketa:

–1-87000 partida, 303,82 euroko zenbatekoa, Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Arbizun, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2103724