60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, zeinaren bidez onetsi baitzen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, aditzera ematen da udal honen bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den jardueraren espedientea, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

–Sustatzailea: MI Mamiñum, SL. Nafarmet Construcciones Mecánicas. Galdaragintza eta mekanizatu lantegia.

–Tokia: Utzubar industrialdea, E karrika, 18. zenbakia, Arbizun.

Arbizun, 2021eko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2103510