60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2021eko ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, bertzeak beste, honako erabaki hauek hartu zituen.

ERABAKIAK:

4.–Tasei dagokionez, herri-lurren ordenantzarekin bat eginez, kamioi ustiapenen tasa honela ezartzea:

–Behin betiko mozketa: 1 euro/m³.

–Entresaka: 0,50 euro/m³.

–50 tona arte salbuetsita.

5.–Hemen aipaturik ez dauden gainontzeko tasa eta tipoak dauden bezala mantentzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipatutako arauen aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testuak osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2103512