60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatearen dedikazio araubidea eta ordainsariak

Kontuan hartuz toki entitateetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 13. artikuluan.

Aranoko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, honako akordio hau onartu zuen aho batez:

1. Alkatearen ordainsariak eta dedikazioa onestea 2021. urterako. Hileroko ordainsari garbia 600 eurokoa izango da eta urteko ordainsari gordina 14.039 eurokoa, aparteko ordainsariaren zati proportzionala barne. PFEZ kontzeptuagatik aplikatzekoa den atxikipena egingo zaio, indarrean den legediarekin bat. Zenbateko horretan, orobat, sartuta dago Udalak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion enpresa kuota. Dedikazioa lanaldiaren %75ekoa izango da; sei ordu egunean eta 30 ordu astean.

2. Akordio honek eragina izango du 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero berretsi beharko da.

3. Iragarki hau argitaratzea Udalaren iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2103609