60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

419/2021 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 15eko 257E/2019 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko (ETE) 17 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6koan.

2019ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ekoan, deialdiaren gai-zerrendan zegoen akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Irailaren 12ko 3114E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3437E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (17 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27koan, urriaren 25eko 3437E/2019 Ebazpenaren testuko akats zuzenketa argitaratu zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) lanpostuan aritzeko, honakoak: Víctor Iglesias Domínguez, 100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzako erreserba txandakoa; eta Beatriz López Velasco, María Lusarreta Echavarri, Natalia López González, Itziar Urrizola Flórez, María soledad Urdapilleta Aramburu, Maite Laguardia Sánchez, Sara Díaz Ibáñez, Nuria Teribia Pérez, Juan Higueras Beamud, Miguel Artola Álvarez, Reinaldo López Luque, José Antonio Fermoso Gutiérrez, María Carmen Perea Esáin, Ainara Fernández Zabalza, Ángela Veiro Pérez eta María José Campos Marcos, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Víctor Iglesias Domínguezi, plantilla organikoan 71242 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Beatriz López Velascori, plantilla organikoan 64756 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Lusarreta Echavarriri, plantilla organikoan 70827 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Natalia López Gonzálezi, plantilla organikoan 65092 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía Ospitaleari atxikia.

Itziar Urrizola Flórezi plantilla organikoan 66274 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Soledad Urdapilleta Arambururi, plantilla organikoan 70825 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Maite Laguardia Sánchezi, plantilla organikoan 66275 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Sara Díaz Ibáñezi, plantilla organikoan 68551 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Nuria Teribia Pérezi, plantilla organikoan 69977 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikia.

Juan Higueras Beamudi, plantilla organikoan 71193 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía Ospitaleari atxikia.

Miguel Artola Álvarezi, plantilla organikoan 68553 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Reinaldo López Luqueri, plantilla organikoan 71491 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

José Antonio Fermoso Gutiérrezi, plantilla organikoan 60141 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Carmen Perea Esáini, plantilla organikoan 70826 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Ainara Fernández Zabalzari plantilla organikoan 67775 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia.

Ángela Veiro Pérezi, plantilla organikoan 9800 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia.

María José Campos Marcosi, plantilla organikoan 68990 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuen jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitaleguneko eta Tuterako Reina Sofia Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2103022