60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2020ko aurrekontuko 14., 15., 16. eta 17. aldaketak.
Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 14.etik 17.era arteko aldaketak 2020ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Allinen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2103607