60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

15/2021 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez José Ramón Mazquiaran Aguirrebengoa inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, landare apaingarrien ekoizle-ugaltzaile gisa.

José Ramón Mazquiaran Aguirrebengoak 2021eko urtarrilaren 25ean eskatu zuen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzeko, landare apaingarrien ekoizle-ugaltzaile gisa.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak 2021eko urtarrilaren 25ean instalazioetara egindako bisitan bidezko egiaztapenak egin ondoan, 43/21/002 zenbakiko akta ofizialean ageri denez, eskatzaileak betetzen ditu indarreko araudiak (gehienbat Mintegiko hazien eta landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorrean jasotakoak) horretarako ezartzen dituen baldintzak; hortaz, proposatzen da eskatutako baimena ematea.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. José Ramón Mazquiaran Aguirrebengoari baimena ematea landare apaingarrien ekoizle-ugaltzaile gisa (5A taldea) aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310393 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko otsailaren 18an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2102733