60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11/2021 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, 2021. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak eman dion idazkeran, ezartzen du 41. artikuluan ezen Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat dela sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluan, berriz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailetako zikloetan sartzen ahal direla, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluan ezartzen du Kirol Irakaskuntzetako erdi eta goi mailetan sartzen ahal direla, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Ebazpen honen bidez deialdia egiten da 2021. urtean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera. Horrez gainera, prozesuaren egutegia ere ezartzen da.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin, batetik, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proben 2021eko deialdia egiteko, eta bestetik, prozesuaren egutegia ezartzeko.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek prozesuaren inprimakietan ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak tratatuko ditu, estatistika aldetik erabiltzeko eta prozedura honen ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.

Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izanen dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura joz. Zerbitzu hori San Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonak beren datuen tratamenduaren aurka ager daitezke, arrazoi sendorik eta bidezkorik badago.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako irakaskuntza hauetako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko 2021eko probetarako deialdia onestea eta proba horien egutegia ezartzea, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera: hezkuntza sistemako Lanbide Heziketa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzak.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko otsailaren 24an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

ZIKLOETAN SARTZEKO PROBEN DEIALDIA-2021

Inskribatzeko baldintzak.

1. Erdi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko, beharrezkoa da gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea.

2. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko, beharrezkoa da gutxienez hemeretzi urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea.

3. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

–19 urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea, eta kirol teknikari titulua izatea, behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa, edo

–18 urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea, eta, horretaz gain, kirol teknikari titulua izatea (behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa) eta gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari titulu bat izatea.

4. Eskuarki, zikloetan sartzeko proban inskribatzeko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

5. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dituen datuak egiaztatu ondoren, inskribatzeko baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.

Probak egiteko eguna eta tokia.

6. Zikloetan sartzeko probak egun hauetan eginen dira:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko proba: 2021eko maiatzaren 20an.

–Goi mailako zikloetan sartzeko proba: 2021eko maiatzaren 21ean.

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba: 2021eko maiatzaren 21ean.

7. Probak toki hauetan eginen dira:

–Virgen del Camino IBP (Imarkoain kalea 1, 31015 Iruña). Erdi mailako zikloetan, goi mailako zikloetan (“Zientziak eta Ingeniaritza”, “Gizarte Zientziak” eta “Osasun Zientziak” modalitateak) eta Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probak hemen eginen dira:

–Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola (Amaia kalea 27, 31004 Iruña). “Giza Zientziak” eta “Arteak” modalitateetako goi mailako zikloetan sartzeko probak.

8. Probak egiteko ordutegia eta jarraibideak proben koordinazio epaimahaiak ezarriko ditu, osasun agintaritzak egun horietarako xedatzen dituen neurrien arabera. Interneten argitaratuko dira, zehazki, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Lanbide%20Heziketako,%20Arte%20Plastikoetako%20eta%20Diseinuko%20eta%20Kirol%20Irakaskuntzako%20zikloetan%20sartzeko%20probak

Inskripzioa.

9. Zikloetan sartzeko probetan inskribatzeko epea 2021eko martxoaren 17tik 26ra bitarte egonen da zabalik (14:00ak arte).

10. Sarrera probetarako inskripzioa bidali beharko da Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloak ematen dituzten Nafarroako edozein ikastetxe publiko edo itundutara, edo bertan entregatu beharko da. Ikastetxe horien zerrenda zehatza ikusgai dago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoaren “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

11. Sarrera probetarako inskripzioa honela egiten ahalko da:

a) Erregistro telematikoa, “Educa” atariaren bidez.

b) Aurrez aurre, ikastetxeko idazkaritzan.

Bi kasuetan, inskripzioa aurreko ataletan aipatutako edozein ikastetxetara zuzenduko da.

Ikastetxeek behar den laguntza eta sostengua emanen diete 2020-2021 ikasturtean bertan matrikulaturik dauden ikasleei erregistro telematikoaren bidez egin dezaten sarrera proben 2021eko deialdiko inskripzioa.

12. Izangai bakoitzak inskripzio-orri bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.

13. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari inskripzio-orriaren fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita. Eskaera Educa atariaren erregistro telematikoaren bidez egiten dutenek inskripzioaren egiaztagiri bat deskargatzen ahalko dute.

14. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluak ezartzen duenarekin bat, debeku da ikasturte berean autonomia erkidego batean baino gehiagotan inskribatzea sarrera probak egiteko.

Proba egiteko egokitzapenak.

15. Honako hauek egokitzapenak eska ditzakete sartzeko proba egiteko:

–Desgaitasunen bat frogatzen duten pertsonak. Inskripzio-orrian proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonak, dela ikasteko zailtasun berariazkoak dituztelako, dela arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea izateagatik edo hezkuntza premia bereziak izateagatik. Egokitzapenak indarra duten arauetan xedaturikoari jarraikiz eginen dira.

16. Desgaitasuna egiaztatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko da: Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria; Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, edo Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena, edo Defentsa Ministerioarena; Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

17. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela frogatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, derrigorrezko ikasketak edo derrigorrezkoaren ondoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen, horietako azkeneko orientatzaileak sinatua, ebazpen honen 2. eranskineko ereduari jarraikiz.

Salbuespenak probako esparru edo zati batzuk egin behar ez izateko.

18. Probako esparru edo zati batzuk egitetik salbuesteko eskatzen ahal da, ebazpen honen 3. eranskinean ezarritako kasuetan.

Dokumentazioa.

19. Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probetan inskribatzeko orriarekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko agiriak:

–NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasa osoa edo zati bat ordaintzetik salbuetsita badago, tasaren salbuespenaren edo hobariaren frogagiriaren fotokopia: familia ugariaren tituluaren fotokopia, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako ziurtagiriaren edo ebazpenaren fotokopia, terrorismoaren biktima izatearen ziurtagiriaren fotokopia, edo genero indarkeriaren biktima izatearen aintzatespenaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria, zer egokitzapen mota behar duen adierazita.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Eskatuz gero erdi mailako sarrera probako esparruren batetik salbuestea edo goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiren batetik salbuestea, behar diren egiaztagiriak erantsiko dira, ebazpen honen 3. eranskinean adierazitakoaren arabera.

20. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko orriarekin batera, izangaiek, aurreko oinarrian adierazitako dokumentazioaz gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Kirol teknikari tituluaren fotokopia, dagokion kirol modalitate edo espezialitatekoa.

–Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloko ikasketa ziurtagiriaren fotokopia, zikloko batez besteko azken nota jasotzen duena.

–18 urteko izangaiek, gainera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari tituluaren fotokopia edo lanbide arlo horretako erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak egina. 18 urteko ikasleek, Nafarroako ikastetxeren batean matrikulatuak badaude, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.

Inskribatzeko tasak.

21. Honako hauek dira probetan inskribatzeko tasak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasei eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluarekin, kontuan harturik foru lege horren 99 bis artikuluan ezarritako onura fiskalak:

–Sarrera probetarako inskripzioa: 18 euro.

–Familia ugari orokorreko kideak eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 9 euro.

–Familia ugari bereziko kideak; ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontideak eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita haien seme-alabak ere); %65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak; langabeak, frogatzen baldin badute langabezian egon direla gutxienez sarrera probetan inskribatu aurreko hilabetean (erakunde eskudunak emandako kartillaren bidez): doan.

22. Probetan inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutuna bete beharko da Interneten bidez. Ordainketa-gutun hori eskuragai dago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoaren “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

23. Tasaren kuota inskripzioan ezarritako epean ez pagatzea edo osorik ez pagatzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.

Sarrera probetan inskribatzen diren pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

24. Behin-behineko zerrendak 2021eko apirilaren 9an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, kasuan kasuko probaren esparruen edo zatien kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

25. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba: 2021eko apirilaren 9tik 13ra arte (14:00ak arte) erreklamazioak jartzen ahalko dira, leku hauetan:

a) Inskripzioa egin den ikastetxean, hango idazkariari zuzenduak, baldin eta erreklamazioaren xedea hauetako bat baldin bada:

Gaindituak izatea Helduentzako Bigarren Hezkuntzako 4. moduluak

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gaindituak izatea 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gainditua izatea lanbide lantegi bat 2020-2021 ikasturtea baino lehen

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria baduela frogatzea

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gaindituak izatea HLKP bateko nahitaezko moduluak

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Lanbide Hastapeneko Programa bat gainditua izatea, Lanbide Lantegia edo Lanbide Hastapena modalitatean

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

Sarrera proba egokitzea hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

b) Hezkuntza Departamentuaren erregistroan (Santo Domingo kalea z.g., 31001 Iruña), sarrera proben koordinazio epaimahaiko buruari zuzenduak, baldin eta erreklamazioaren xedea hauetako bat baldin bada:

Gainditua izatea arlo edo esparruren bat 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea 2020-2021 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea lanbide lantegi bat 2020-2021 ikasturtean

Koordinazio epaimahaia

Sarrera proba egokitzea, desgaitasuna dela eta

Koordinazio epaimahaia

Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen eredua erabiliko da.

26. Goi mailako zikloetan sartzeko proba: 2021eko apirilaren 9tik 13ra arte (14:00ak arte) erreklamazioak jartzen ahalko dira, leku hauetan:

a) Inskripzioa egin den ikastetxean, hango idazkariari zuzenduak, baldin eta erreklamazioaren xedea hauetako bat baldin bada:

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, 971/2007 Errege Dekretuan edo 9/2012 Foru Dekretuan adierazitakoarekin bat (modalitate hauetako berariazko zatitik salbuesteko: “Osasun Zientziak”, “Gizarte Zientziak” eta “Giza Zientziak”).

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

Kirol teknikari titulu bat frogatzea (modalitate hauetako berariazko zatitik salbuesteko: “Osasun Zientziak”, “Gizarte Zientziak” eta “Giza Zientziak”).

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

Teknikari laguntzaile titulu bat frogatzea, 4. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako arloetako batekoa.

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiri bat frogatzea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Inskripzioa hartzen duten ikastetxeak

Sarrera proba egokitzea hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Inskripzioa hartzen duen ikastetxea

b) Hezkuntza Departamentuan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña), sarrera proben koordinazio epaimahaiko buruari zuzenduak, baldin eta erreklamazioaren xedea hauetako bat baldin bada:

Gainditua izatea probaren zatiren bat 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba

Koordinazio epaimahaia

Frogatzea gutxienez bi urteko lan esperientzia duela (lanaldi osoan arituta, edo horren baliokidea den denbora) 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean.

Koordinazio epaimahaia

Gainditua izatea goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean (Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probatik salbuesteko).

Koordinazio epaimahaia

Sarrera proba egokitzea, desgaitasuna dela eta

Koordinazio epaimahaia

Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen eredua erabiliko da.

27. Aurreko oinarrietan jasotzen ez diren erreklamazioak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiak ebatziko ditu.

28. Behin betiko zerrendak 2021eko apirilaren 16an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatien edo esparruen kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Sarrera proben koordinazio epaimahaia eta ebaluazio epaimahaiak.

29. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, kide hauek izanen dituena: mahaiburu bat, idazkari bat eta lau mahaikide.

30. Erdi mailako zikloetan sartzeko probarako, ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, kide hauek izanen dituztenak: mahaiburu bat eta, gutxienez, mahaikide bat probaren esparru bakoitzeko.

31. Goi mailako zikloetan sartzeko probarako, epaimahai hauek eratuko dira: epaimahai bat “Zientziak eta Ingeniaritza” modalitatearen probarako, beste bat “Osasun Zientziak” modalitaterako, beste bat “Gizarte Zientziak” modalitaterako, eta beste bat “Arteak” modalitaterako. Horietako bakoitzak kide hauek izanen ditu: mahaiburu bat eta, gutxienez, mahaikide bat ikasgai bakoitzeko.

32. Epaimahai horien eraketa, eginkizunak eta jarduketa finkatzeko, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak jarraibide batzuk emanen ditu, ebazpen bidez.

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba. Egitura eta edukia.

33. Proba honen helburua da erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek edo exijitutako egoera akademikoan ez daudenek prestakuntza jasotzen jarraitu ahal izatea eta ziklo horietan sartzeko eta probetxuz egiteko aukera izatea.

34. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen inguruan, eta haren helburua izanen da egiaztatzea ikasleek irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezagutza eta trebetasunak dituztela.

35. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba bakarra da, eta esparru eta ariketa hauetan egituratzen da:

ESPARRUA

GAITASUNA

ARIKETAK

Komunikazioa

Hizkuntza komunikazioa

Gaztelaniako edo Euskarako ariketa bat.

Gizartea

Gaitasun sozial eta zibikoa

Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat

Zientzia eta Teknologia

Matematika eta zientziako eta teknologiako oinarrizko gaitasunak

Matematikako ariketa bat

10 galderako ariketa bat: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz

Hiru esparru horietako ariketetako edukien curriculum erreferentzia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren kasuan kasuko ebazpenean ezarritakoa izanen da.

36. Proba gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko da; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, proba egiteko zer hizkuntza aukeratu den gorabehera.

Goi mailako zikloetan sartzeko proba. Egitura eta edukia.

37. Proba honen helburua da goi mailako zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek edo exijitutako egoera akademikoan ez daudenek prestakuntza jasotzen jarraitu ahal izatea eta ziklo horietan sartzeko eta probetxuz egiteko aukera izatea.

38. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloan dituen gaitasunak. Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna: izangaiek goi mailako zikloak gainditzeko duten heldutasuna eta egokitasuna baloratzen du.

b) Berariazko zatia: oinarrizko gaitasunak baloratzen ditu, dena delako lanbide arloari buruzkoak.

39. Goi mailako zikloetan sartzeko proba egiteko bost modalitate daude: Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Arteak. Hona hemen bakoitzaren zatiak, gaiak eta ariketak:

–Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Hauen artean aukeratzeko: (*)

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Matematika

Ariketa bat

Berariazko zatia (**)

Lanbide arloaren ezagutzak

Fisika eta Kimika

Ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

Ariketa bat

Teknologia Industriala

Ariketa bat

(*) Inskripzio-orrian Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da.

(**) Inskripzio-orrian berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

–Gizarte Zientziak modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Hauen artean aukeratzeko: (*)

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

Ariketa bat

Berariazko zatia (**)

Lanbide arloaren ezagutzak

Enpresaren Ekonomia

Ariketa bat

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ariketa bat

Geografia

Ariketa bat

(*) Inskripzio-orrian Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da.

(**) Inskripzio-orrian berariazko zati honetako 3 irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

–Giza Zientziak modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Espainiako Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Berariazko zatia (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Psikologia

Ariketa bat

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ariketa bat

Geografia

Ariketa bat

(*) Inskripzio-orrian berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

–Osasun Zientziak modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Hauen artean aukeratzeko (*):

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

Ariketa bat

Berariazko zatia (**)

Lanbide arloaren ezagutzak

Biologia

Ariketa bat

Kimika eta Fisika

Ariketa bat

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

Ariketa bat

(*) Inskripzio-orrian Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da.

(**) Inskripzio-orrian berariazko zati honetako 3 irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

–Arteak modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Artearen Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Berariazko zatia (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Marrazketa Artistikoa

Ariketa bat

Bolumena

Ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

Ariketa bat

(*) Inskripzio-orrian berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

Ikasgai bakoitzaren ariketetako edukien curriculum erreferentzia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren kasuan kasuko ebazpenean ezarritakoa izanen da.

40. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, goi mailako zikloetan sartzeko edozein modalitatetako probaren zati komuna egin beharko da.

41. Proba gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko da; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, proba egiteko zer hizkuntza aukeratu den gorabehera.

Sarrera probaren kalifikazioa.

42. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba:

a) Hiru esparruetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

–Komunikazioaren esparruko nota izanen da Hizkuntzako ariketan lortutakoa.

–Gizarte esparruaren nota izanen da Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketan lortutakoa.

–Esparru zientifiko-teknologikoaren nota izanen da Matematikako ariketaren eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketaren batezbesteko aritmetikoa.

b) Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Hiru esparruen batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

c) Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Hiru esparruen batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

d) Probaren esparruren batetik salbuetsi bada, azken kalifikazioa ateratzeko, salbuetsita ez dauden esparruen kalifikazioak baizik ez dira aintzat hartuko, salbu Nafarroan egindako aurreko deialdiren batean arlo edo esparru bat gainditua izateagatik egin bada salbuespena, kasu horretan dagokion arloaren edo esparruaren kalifikazioa aintzat hartuko baita probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

e) Salbuespena sortu badu Lanbide Lantegi bat edo Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu izanak DBHko graduatu titulua lortu gabe, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programako nahitaezko moduluak gainditu izanak DBHko graduatu titulua lortu gabe, sarrera probaren azken kalifikazioa izanen da Lanbide Lantegian, Oinarrizko LHko zikloan edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programako nahitaezko moduluetan lortutako batez besteko azken nota, hurrenez hurren. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

43. Goi mailako zikloetan sartzeko proba:

a) Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

–Zati komuna: 1etik 10era kalifikatuko da. Zati honen azken nota izanen da aukeratzen den proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortzen den notaren batezbesteko aritmetikoa.

–Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko ariketa 0tik 10era kalifikatuko da. Zati honen azken nota izanen da bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa.

b) Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Bi zatien batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

c) Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioa kalkulatzeko. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

44. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba: probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Sarrera probako kalifikazioaren eta kirol teknikari titulazioaren irakaskuntzetako azken kalifikazioaren arteko batezbesteko aritmetikoa eginen da, baldin eta bi notak lautik gorakoak badira (edo lau). Azken kalifikazioa bost puntukoa edo hortik gorakoa izanez gero, gainditutzat hartuko da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

45. Emaitzak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2021eko maiatzaren 24an

Erreklamazioak

2021eko maiatzaren 24tik 26ra

Behin betiko emaitzak

2021eko maiatzaren 31n.

2021eko ekainaren 28an

2020-2021 ikasturtean Lanbide Lantegi bat edo Oinarrizko Lanbide Heziketako edo erdi mailako Lanbide Heziketako bigarren maila egiten ari diren ikasleentzat.

46. Erreklamazioak koordinazio epaimahaiko buruari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen eredua erabiliko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion ebaluazio epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

47. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu diren izandako erreklamazioak.

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria eta akreditazio partzialak.

48. Zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko, non adieraziko baita Gai edo Ez-gai izan den eta eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirien kasuan, Nafarroan zein lanbide arlotan sartzeko lehentasuna ematen duen ere adieraziko da.

49. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten ikastetxean eskuratzen ahalko dituzte sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiriak, data hauetan, kasua zein den:

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den ikastetxean jasotzeko)

2021eko ekainaren 2tik aurrera

2021eko ekainaren 29tik aurrera

2020-2021 ikasturtean Lanbide Lantegi bat edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko bigarren maila egiten ari diren ikasleentzat.

50. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan eskuratzen ahalko dituzte Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak. Ziurtagiriak data hauetan egonen dira eskuragai, kasua zein den:

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak (Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan jasotzeko)

2021eko ekainaren 2tik aurrera

2021eko ekainaren 29tik aurrera

2020-2021 ikasturtean Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo bat eta/edo gorputz eta kirol jardueren arloko erdi mailako ziklo bat egiten ari diren ikasleentzat (azken kasu horretan, 2021ean 18 urte betetzen badituzte).

51. Sarrera probaren esparru edo zati bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du akreditazio partzial bat egin dakion. Bertan adieraziko da zein esparru edo zati gainditu dituen eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimal eta guzti. Akreditazio partzial horrek hurrengo deialdietarako balioko du Nafarroako Foru Komunitatean.

Probaren zein esparru edo zati gainditu diren egiaztatzen duten agiriak 2021eko urriaren 13tik aurrera eskuratzen ahalko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, Iruña).

Zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriaren ondorioak.

52. Zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, Estatuko lurralde osoan izanen du balioa.

53. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako heziketa ziklo guztiak; horretarako, gainera, gaitasun artistikoaren proba gainditu beharko da.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

54. Goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz egin daitezkeen ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako ziklo guztiak, edozein proba modalitatetatik. Sarrera proba gainditzeaz gain, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu goi mailako zikloetan sartzeko probaren Arteak modalitatea gainditzeagatik sartzen bada.

Gainditzen den proba modalitatea zein den, lehentasuna izanen da Nafarroan lanbide arlo batzuetako goi mailako zikloetan sartzeko, ebazpen honen 6. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. Lehentasun hori aplikatuko da 2008tik aurrera (2008. urtea barne) Nafarroan gainditutako probetan.

2008a baino lehenagoko deialdietan Nafarroan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sartu.

55. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikari titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

56. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditzen dutenak goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba egin behar izatetik salbuetsita egonen dira, heldutasun proba horien deialdia egiten duen ebazpenean ezartzen denari jarraikiz.

57. Nafarroan heziketa zikloak egin nahi dituzten ikasleen onarpen prozesua arautzen duen araudiak berariazko sarbidea izanen duen talde bat ezartzen du deialdi honen xedeko sarrera proba baten bidez sartzen direnentzat.

Unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat.

58. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek ez dute erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharko, eta, beraz, ez dute inskribatu beharrik izanen.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditzeak aukera ematen du erdi mailako zikloetan eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta egin daitezkeen ziklo guztietan sartzeko.

59. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko orduan, unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba modalitateetatik zein gainditu den, lehentasun batzuk izanen dira ziklo horietan sartzeko, ebazpen honen 7. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, gainera, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren Arteak eta Giza Zientziak modalitatea gainditzeagatik sartzen direnen kasuan.

Sarrera proben baliokidetzak ondorio profesionaletarako, eta profesionaltasun ziurtagiriak lortzea.

60. Bat etorriz ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduak 3.1 artikuluan ezarritakoarekin (martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatutakoa), erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzea baliokidea da, ondorio profesionaletarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatearekin, betiere baldintza hauetako bat ere betetzen baldin bada:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko bi kurtsoetako irakasgai guztiak gaindituak izatea.

b) Erdi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere, modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren erdia baldin bada gutxienez.

c) Goi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere, modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren herena baldin bada gutxienez.

d) Goi mailako arte irakaskuntzetako 10 ECTS kreditu edo gehiago gainditurik izatea, edo, hala badagokio, 1603/2009 EDU Aginduaren 5. xedapen gehigarrian xedatutakoa (EDU/520/2011 Aginduaren bidez aldatua).

e) Atzerrian egindako ikasketak egiaztatzea, hain zuzen, DBHko hirugarren kurtsoan sartzeko Espainiako hezkuntza sisteman eskatzen den mailaren balio berekoak.

f) Helduen Bigarren Hezkuntzaren I. mailako esparru guztiak gaindituak izatea.

61. Bat etorriz ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduak 3.2 artikuluan ezarritakoarekin (martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatua), goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzea baliokidea da, ondorio profesionaletarako, Batxilergo titulua izatearekin, betiere egiaztatzen bada baduela, gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulu baliokideren bat.

62. Aurreko bi oinarrietan ondorio profesionaletarako ezarri diren baliokidetzek aukera ematen diete eskatutako ikasketa titulurik ez duten helduei lanpostu horietan aritzeko. Baliokidetza horiek ezartzen dira, bakar-bakarrik, lanpostu publiko edo pribatuen deialdietan eskatzen diren betebeharrei dagokienez.

63. Bat etorriz Profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20.2 artikuluan ezarritakoarekin, erdi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzeak 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortzeko bidea ematen du.

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzeak, halaber, 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortzeko bidea ematen du.

2. ERANSKINA

Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen ziurtagiria (PDFa).

3. ERANSKINA

Zikloetan sartzeko probetako salbuespenak (PDFa).

4. ERANSKINA

Teknikari/Laguntzaile tituluen arloak -
Probaren berariazko zatia egitetik salbuestea

TEKNIKARI/LAGUNTZAILE TITULUEN ARLOAK

PROBA MODALITATE HONETAN ESKA DAITEKE BERARIAZKO ZATITIK SALBUESTEA

Administrazioa eta Merkataritza arloa

Gizarte Zientziak

Nekazaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Arte grafikoak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Giza Zientziak

Arteak

Automobilgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Eraikuntza eta Obrak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza Zientziak

Arteak

Irudia eta Soinua arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Zurgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Metala arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Meatzaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Moda eta Jantzigintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Ile-apainketa eta Estetika arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Larrugintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Kimika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Osasuna arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Ehungintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Beira eta Zeramika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Arte aplikatuak eta lanbide artistikoak

Arteak

5. ERANSKINA

Zein lanbide arlorekin lotuta egon behar duen lan esperientzia egiaztagarriak edo profesionaltasun ziurtagiriak, goi mailan sartzeko probaren berariazko zatia egitetik salbuetsia izateko

Lan esperientzia edo 2. mailako profesionaltasunaren ziurtagiria ondoren aipatzen diren lanbide arloetako batekoa bada, bidezkoa izanen da eskatzea dagokion proba modalitatearen berariazko zatia egitetik salbuestea

Lanbide arlo hauekin lotuta dagoen 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria izanez gero, edo 2 urteko lan esperientzia egiaztagarria (lanaldi osoan arituta, edo horren baliokidea den denbora), bidezkoa izanen da eskatzea dagokion proba modalitatearen berariazko zatia egitetik salbuestea

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA modalitatearen berariazko zatitik salbuestea eskatzen ahal da

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

“Instalazioa eta Mantentze-lanak”, bakarrik Laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

OSASUN ZIENTZIAK modalitatearen berariazko zatitik salbuestea eskatzen ahal da

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

“Instalazioa eta Mantentze-lanak”, baina bakarrik Laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZARTE ZIENTZIAK modalitatearen berariazko zatitikk salbuestea eskatzen ahal da

Gorputz eta Kirol Jarduerak

“Instalazioa eta Mantentze-lanak”, baina bakarrik Laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZA ZIENTZIAK modalitatearen berariazko zatitik salbuestea eskatzen ahal da

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

ARTEAK modalitatearen berariazko zatitik salbuestea eskatzen ahal da

6. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

PROBA MODALITATEA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Giza Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

7. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako ematen duen lehentasuna

25 URTETIK GORAKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAREN AUKERA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

A aukera

(arteak eta giza zientziak)

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

B aukera

(zientziak)

Nekazaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Irudi Pertsonala

Elikagaien Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Osasuna

C aukera

(osasun zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

D aukera

(gizarte zientziak eta zientzia juridikoak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

E aukera

(ingeniaritza eta arkitektura)

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

8. ERANSKINA

2021ean Nafarroan zikloetan sartzeko proben deialdiaren egutegia

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

INSKRIPZIOA

Inskribatzeko epe arrunta (inskripzio orriak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztekoa)

Martxoaren 17a

Martxoaren 26a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Apirilaren 9a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

a) Gai hauekin lotuta dauden erreklamazioak:

–Sarrera proban onartua edo ez onartua izatea

–Sarrera probako esparru edo zatiren bat egitetik salbuesteko eskaerak

–Sarrera proba egokitzeko eskaerak

Apirilaren 9a

Apirilaren 13a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

–Salbuespenei buruzko ebazpena

–Egokitzapenei buruzko ebazpena

–Ikasleen banaketa ikastetxeka

–Proba egiteko beharrezkoak diren materialen zerrenda

Apirilaren 16a

ERDI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA

Probak noiz eginen diren

Maiatzaren 20a

–Komunikazioaren esparrua eta Gizarte esparrua (izangaiek agertu behar duten eguna eta ordua)

Maiatzaren 20a

–Esparru zientifiko-teknologikoa (izangaiek agertu behar duten eguna eta ordua)

Maiatzaren 20a

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren behin-behineko emaitzak

Maiatzaren 24a

Erreklamazioak

Maiatzaren 24a

Maiatzaren 26a (14:00etan)

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren behin betiko emaitzak

Maiatzaren 31

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren behin betiko emaitzak, 2020-2021 ikasturtean Lanbide Lantegi bat edo Oinarrizko LHko 2. kurtsoa egiten ari diren ikasleentzat.

Ekainaren 28a

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (inskripzioa hartzen duen ikastetxean)

Ekainaren 2tik aurrera

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (inskripzioa hartzen duen ikastetxean), 2020-2021 ikasturtean Lanbide Lantegi bat edo Oinarrizko LHko 2. maila egiten ari diren ikasleentzat.

Ekainaren 29tik aurrera

Erdi mailako zikloetan sartzeko proban esparruak gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan)

2021eko urriaren 13tik aurrera

GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA

Probak noiz eginen diren

Maiatzaren 21a

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin-behineko emaitzak

Maiatzaren 24a

Erreklamazioak

Maiatzaren 24a

Maiatzaren 26a (14:00ak arte)

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin betiko emaitzak

Maiatzaren 31

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin betiko emaitzak 2020-2021 ikasturtean Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo bat eta/edo gorputz eta kirol jardueren arloko erdi mailako ziklo bat egiten ari diren ikasleentzat (azken kasu horretan, 2021ean 18 urte betetzen badituzte).

Ekainaren 28a

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (inskripzioa hartzen duen ikastetxean)

Ekainaren 2tik aurrera

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (inskripzioa hartzen duen ikastetxean), 2020-2021 ikasturtean Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo bat eta/edo gorputz eta kirol jardueren arloko erdi mailako ziklo bat egiten ari diren ikasleentzat (azken kasu horretan, 2021ean 18 urte betetzen badituzte)

Ekainaren 29tik aurrera

Goi mailako zikloetan sartzeko proban esparruak gainditu izanaren egiaztagiriak jasotzea (Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan)

2021eko urriaren 13tik aurrera

F2103091

Iragarkiaren kodea: F2103091