6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko medikuen 47 lanpostu huts, LZBko medikuen 6 lanpostu huts, LZAko medikuen 32 lanpostu huts eta larrialdietako mediku albokoen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1057E/2020 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 8ko 351E/2019 Ebazpena (2019ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ekoan) deialdiko lanpostuen kopurua handitzeko. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Interesdunek eskatu ahal izanen dute jarritako errekurtsoaren kopia bat, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidal dakien kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2016192