6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zuntz optikoa zabaltzeko plana, Orange España Comunicaciones Fijas SLU enpresarena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea zuntz optikoa zabaltzeko planaren espedientea, Orange España Comunicaciones Fijas SLUk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2015676